Amillubi Lurra Taupaka
Lurra defentsa dezagun · EH

HELBURUA LORTUTA!
Guztion ekarpenari esker Amillubi proiektuak lehen helburua gainditu du, herritar eta eragileengandik 190.000 euro batuta!!
Eusten gaituen lurra ondasun kolektibo bilakatzeko helbururekin abiatu genuen Amillubi proiektua. Herritarrak, nekazariak eta eragile ezberdinak batzen dituen mugimendu agroekologikoa gara eta lurra babestea dugu helburu. Herritarrek elikagaiak eta nekazariek lurrak izan ditzaten, gelditzen diren lur emankorrak babestu behar ditugu, eta horregatik, Amillubi baserria eta bere lurrak erosi ditugu. Lurrarekin errespetuzkoak diren laborantza proiektuak jarriko dira bertan martxan, formazioa eta nekazarien arteko saretzea sustatuko da. Eta nekazari berri gehiagoren bidelagunak izango gara.
Amillubiko lurrak eta baserria eskuratzeko guztion ekarpena beharrezkoa izan da.
Eskerrik asko!.
Jasotako ekarpenei esker erdia baino gehiago lortu dugu, oraingoz guztira 283.399 euro dira hainbat diru iturritatik batutakoak. Beraz, 106.600 euro dira lortu beharko direnak baserria eta lurrak erosteko eta konpontzeko beharrezkoak diren 390.000 eurotara iristeko. Horretarako beste bide batzuk ere baditugu, hala nola Biolurrei zuzenean dohaintzak egitea edota hitzaldia/ekitaldiak antolatzea. Informazio gehiago amillubi@coop57.coop
Eskerrik asko Amillubiren metro koadro bat lur babestu duzuen guztioi!
Mila esker Amillubitar izateagatik!