Kanpainaren goiburu irudia

2026ko Gabonetako kanpaina


Komunitatea errotzen, elkarren mendekotasuna, bizi duinak, autonomia, etorkizun desiragarriak.

Kanpainaren goiburu irudia
Lortutakoa
0 €
Helburua: 20.000,00 €
0
Dohaintzak

Badira errealitatea eraldatzeko ezinbestekoak diren proiektuak, eta, hala ere, ohiko finantzaketa-eredu bakar batean ere sartzen ez direnak. Coop57 Fundazioa horientzat dago: bizitza sostengatzen duena errentagarria izatearen mende egon ez dadin.

Aurten berriro egiaztatu dugu. Zaintza-proiektuak, kultura- eta komunitate-ekimenak, gune autogestionatuak eta nazioarteko elkartasun-sareak lagundu ditugu, baita erresistentzia-kutxak ere; azken horiei esker, borroka asko ez dira baliabide faltagatik gelditu.

Hau guztia ez dugu bakarrik egiten. Aurrera ateratzen den proiektu bakoitza esku askoren emaitza da: dirua komunitatearen, interdependentziaren, bizitza duinen eta autonomiaren zerbitzura jartzea erabakitzen duten eskuena. Etorkizun desiragarriak irudikatzeko eta gaurtik bertatik eraikitzen hasteko aukera ematen diguten alternatiben zerbitzura.

Zurekin kontatzen dugu. Dohaintza bat egitera animatzen zaitugu, 2027an ere sostengatzen gaituen guztia elkarrekin sostengatzen jarraitu ahal izateko.

 

Eskerrik asko hor egoteagatik!

DOHAINTZA FORMULARIOA

DATUAK

DOHAINTZA

€
Izena, abizenak eta zenbatekoa bakarrik publikatuko dira

BALDINTZAK